Ikuskizuna hasi da
StupidMoney jolas bat duzu. Edo antezko zerbait. Edo proiektu inozo bat, interneten igarotzen dugun denbora diru bihurtzeko. Edo modu binarioan eske ibiltzeko, webgune inozoetan klik eginaz eta gure bloga Las Vegas bat bihurtuz.
StupidMoneyen dirua nahi dugu. 4000 euro inguru. Eta modu inozoenean lortu nahi dugu. Eta gure blogean kontatu nahi dugu. Eta lagundu nahi baduzu, lagun gaitzakezu gure iragarkietan klik eginaz edo agertzen dizkizugun metodo inozoetan zure izena emanaz. Jasotzen dugun diruaren zati bat (eta zenbait eta diru gehiago bildu, are handiagoa izango da zati hori) Kiva.org-eri emango diogulako.
Eta honela, dirua ez da hain inozoa izango.


