Zebehar: Erabiltzaile bakoitzak badu bere jarioa
Gezurra badirudi ere, Zebehar.com ez dago geldirik eta azkeneko berrikuntza sartu dugu gaur. Post honen izenburuak dion bezala, orain erabiltzaile bakoitzak bere jario pertsonala izango du eta jario hori erabili ahal izango du bere blogean, microblogean edo nahi duen lekuan bere beharrak txertatzeko.
Zerbait sinplea zirudien arren, izerditu ere egin dugu pixka bat lan honetan. Baina beti eskertzekoa da bidean lagunen languntza izatea.
Jarioa non aurkitu dezakezuen? Zuen orrialdean. Adibidez: http://www.zebehar.com/zebehars/byuser/zebehar. Bertan RSS jariora zuzenduko zaituzten esteka bat dago. Lehengo adibidea jarraituz, honako hau izango da: http://www.zebehar.com/zebehars/rss_byuser/zebehar.
Badakizue, pixkanaka eta gauza asko direla medio, baina, ari… ari gara.
comments
Leave a Reply


